Martxoaren 30era arte izena eman daiteke Aste Santuko campusetan, Zamudion

Aikor aldizkaria 2023ko mar. 27a, 11:49

Zamudioko Udalak bi campus antolatu ditu Aste Santurako: Multikirola, sei urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat; eta Jolaslekua, hiru urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat. Campusak apirilaren 3tik 4ra eta apirilaren 11tik 14ra izango dira. Lehen asteak 15 euro balio ditu, eta bigarrenak, 20 euro; gainera, beherapenak daude gizarte-laguntza jasotzen duten familientzat eta familia ugarientzat. Izena ematea martxoaren 30era arte egin daiteke ADI Zamudio aplikazioaren bidez, zamudio.eus webgunean eta udaletxean.