“Zamudiok hazten eta enpresa berritzaileak erakartzen jakin du, baina gure ingurune naturala errespetatuz eta zainduz, hori baita gure balio nagusietako bat eta etorkizuneko belaunaldientzat mantendu eta zaindu behar dugun ondasuna; urteak daramatzagu ildo horretan lanean, ekonomia zirkularra bultzatzen, Waste4Think eta FoodRus bezalako proiektu europarretan parte hartzen. Eta harro gaude mezu eta lan hori gure udalerria aukeratu duten enpresek partekatzen dutelako beren jarduera garatzeko”, esan du Igotz López herriko alkateak.