Zamudioko pilotalekua eraberritzeko lanak bukatu dira

Aikor aldizkaria 2023ko martxoaren 31

Zamudioko Udalak herriko pilotalekua eraberritu du. Horretarako, 622.000 euro gastatu dira eta horietako 410.000 Bizkaiko Foru Aldundiak ordaindu ditu. Frontoian hainbat hobekuntza egin dira: sabaia aldatu; harmailak handitu; eta aldagelak egokitu. Gainera, irisgarritasuna hobetu da. Kanpoko aldean, margolan handi bat jarri da Done Jakue bidea seinaleztatzeko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 6.000 euroko dirulaguntza eman du.