Zamudioko Kultura Etxea eraberritu da

Aikor aldizkaria 2023ko api. 4a, 11:38

Zamudioko Udalak Kultura Etxearen estalkia eta fatxada birmoldatu ditu. Horrela, udalaren esanetan, eraikinaren energia-kontsumoa % 35 murriztuko da eta herriak bat egingo du Europar Batasunak European Green Dealen bitartez ezarritako helburuekin. Gainera, Kultura Etxea erosoagoa izango da erabiltzaileentzat. Guztira, lanek 385.000 euroko aurrekontua izan dute, eta Zamudioko Udalak 295.000 euroko dirulaguntza lortu du horretarako.

Lanak Eraikin Publikoak Birgaitzeko Sustapen Programaren (PIREP) laguntzarekin ordaindu dira, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan. Programa hori Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak kudeatzen du, parke publiko instituzionalaren birgaitze jasangarria lortzeko, Hiri Agendak eskatzen duen izaera integratua bateratuz.