Zamudioko Udalak gizarte-sareetan iragarri du bihar, maiatzak 4, ludoteka berriro irekiko dela Kultura Etxean. Ludoteka 5 urtetik 12 urtera bitarteko umeek erabiltzeko aukera izango dute eta sarrera plazan dago. Ordutegia hau izango da: astegunetan, 17:00etatik 19:30era. Udalak herriko umeak ludotekara hurbiltzera animatu ditu.