Balkoi Apainduen Txapelketa, Zamudion

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 10a, 08:36

Zamudioko Udalak Balkoi Apainduen Txapelketa antolatu du 15. aldiz, eta izena ematea maiatzaren 13ra arte egin daiteke udaletxean, www.zamudio.eus webgunean eta ADI Zamudio aplikazioaren bidez. Loreak maiatzaren 13an bertan banatuko dira, 09:00etatik aurrera, Bidekoetxe parkean; eta eguraldi txarra egonez gero, Txinbo kalean. Txapelketan, kategoria bi egongo dira: pisuak eta baserriak; eta udalak 200 euro banatuko ditu saritan: 150 euro, irabazlearentzat; 100 euro, bigarrenarentzat; eta 50 euro, hirugarrenarentzat. Saridunak diru-txeke bana jasoko dute, herriko saltokietan gastatu dezaten.    

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).