Gainera, zamudioztarrak errelebo-lasterketan ere hartu zuen parte, eta horretan ere brontzea lortu. “Esperientzia polita izan da eskola-kiroleko etapa amaitzeko; izan ere, 16 urtetik azpiko kategorian hasiko da ikasten jarraitzeko”.
Beste Bira kluba dagoeneko hasi da datorren denboraldia prestatzen. “Aukera emango dugu Zamudion astean hiru egunetan entrenatzeko; ea talderik ateratzen den. Sei urtetik gorako umeak etorri ahal dira, eta saiatu. Bestalde, federatuta ez dauden atleten taldea dugu, eta aholkulari bila dabiltza, bakoitzak bere beharrizanetara egokituta hobetzeko. Zamudion oso giro polita dago eta taldeak adinaren edo gaitasunen arabera osatzen dira”. Nahi duena haiekin harremanetan ipini daiteke telefono honetan: 609 417 996.