Zamudioko eskolak puzgarriak eta bazkaria prestatu ditu zapaturako, urteko jaia ospatzeko

Aikor aldizkaria 2023ko eka. 7a, 09:00

Zamudioko eskolak ikastaroaren bukaerako jaia ospatuko du zapatuan, ekainaren 10ean. Horretarako, jai-egitarau oparoa prestatu dute, familiek eta umeek goizez zein arratsaldez ondo pasatzeko.

Jaia goizean hasiko da: 10:30ean, umeek ikuskizuna eskainiko dute. 12:00etatik 14:00etara bitartean, puzgarriak jarriko dira eskolan. Tailerrak ere antolatuko dira bertan. Eguerdian bazkaltzeko ordua izango da eta otordua girotzeko musika egongo da entzungai. Arratsaldean, tailerrak eta puzgarriak berriro irekiko dira. Eta eguna biribiltzeko, apar-jaia egingo da txanda bitan: 18:00etan, hiru urtetik sei urtera bitarteko neska-mutilentzat; eta 18:30ean, zazpi urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat.