“Nekez ahaztuko zaigu 2016ko maiatzaren 16ko arratsaldea, Laredon Ibonek taldea Bigarren B mailara bigarren aldiz eraman zuenean. Klubak plazer handiz hartu du bigarrenez Etxebarrieta, horrek eskarmentua, anbizioa eta lana eskaintzen dituelako. Ziur gaude laster Gazituaga zelaian etxeko eserlekuan eserita berriro ikusiko dugula. Klubaren izenean, eskerrak eman nahi dizkiogu bere profesionaltasunarengatik, bere ardurarengatik eta SD Zamudiorako pasioarengatik. Ez digu agur esan, gero arte baizik”.
Etxebarrietak hamabost urte baino gehiago daramatza entrenatzaile. Lehenengo pausuak Deustun egin zituen eta gero Zamudiora joan zen 2007an. Txorierriko taldea 2016an utzi zuen eta gero Portugalete, Sestao eta Somorrostro taldeetan ibili da. 2021ean, Zamudiora itzuli zen. Guztira, 350 partida baino gehiagoko eskarmentua du Hirugarren Mailan. Aurten, Zamudio taldeak Ohorezko Mailan jokatu du, besteak beste, Uritarra eta Derio taldeekin batera. Zamudioztarrak 10. postuan gelditu dira.