Aurreko urteetan moduan, Taberna Ibiltariak Lagatzu Egunean hartu zuen parte, eta herriko elkarteekin batera bazkalondoa girotu. Eta aurreko urteetan moduan, aurten ere bere saioagatik jasotako dirua Aikor! Txorierriko aldizkariari eman dio. Langileok Taberna Ibiltariaren partaide guztiei eskertu nahi diegu egindako diru-ekarpena, euskara sustatzeaz gainera, gure jarduera aurrera ateratzen laguntzen digute eta.