Gaur, uztailak 17, hastekoa zen ikasketetarako laguntzak, laguntza soziosanitarioak eta txiki-txekea telematikoki eskatzeko epea. Hala ere, Zamudioko Udalak jakinarazi duenez, epea atzeratu da “udalaz kanpoko arrazoi administratiboengatik”. Esandakoaren arabera, epea ez da zabalduko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunera arte. Epe berriak zeintzuk izango diren laster ezagutzera emango dira.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).