Irailaren 16an, zapatuz, Zamudio-Zamudio Zikloturista egingo da 34. aldiz Zamudion. Ohikoa denez, parte-hartzaileek Bidekoetxe parkean izango dute topagunea, eta bi lasterketa egingo dira: luzea eta laburra; gainera, umeentzako mountain bike zirkuitua egongo da goizean zehar. Horrezaz gainera, koadrilen bazkaria egongo da, Balkoi Lehiaketaren sariak banatzea eta erromeria. Izena ematea irailaren 15era arte egin daiteke udaletxean bertan, udal-webgunean edo ADI Zamudio app-aren bidez.