Horrela, barikuan, irailak 29, Lurrak behar gaitu! Ipuin-kontaketa izango da Sorgina Txirulinaren eskutik. Saioaren helburua da hiru urtetik gorako umeak planeta zaintzearen garrantziaz jabetzea, eta 19:00etatik aurrera izango da Bidekoetxe parkean; eguraldi txarra izanez gero, eskolan. Zapatuan, irailak 30, 4 urtetik gorako umeek “Aldaketa klimatikoa” tailer zientifikoan parte hartzeko aukera izango dute, 11:30etik aurrera liburutegian. Izena aurretik eman behar da liburutegian bertan, telefonoz edo emailez. Arratsaldean, 18:00etan, Plas & Co antzezlana izango da sei urtetik gorako umeentzat Bidekoetxe parkean; eguraldi txarra izanez gero, eskolan. Bestalde, 18:00etatik 21:00etara, klimari lotutako scape room-a egingo da Kultur Etxean, gazteen eta familien ingurumen-ezagutza probatzeko.
Azkenik, domekan, irailak 1, 0 kilometroko produktuen azoka izango da Leizaola plazan, eta ekoizleen artean egongo dira, besteak beste, Aitor Aurrekoetxea eta La Rue del Percebe. Gainera, 12:00etatik aurrera umeentzako jolasak egingo dira birziklatzeari eta klima-aldaketa gelditzeko lagungarriak diren keinuei buruz.