Oraindik sarrerak daude Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako

a: Geuria.eus 2023ko urriaren 18a

Porrotx eta Marimotots pailazoek abenturaz beteko dute Zamudio urriaren 20an, bertan  Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna aurkeztuko dute eta. Pailazo-taldeak 35 urte bete ditu eta saioa horren ospakizuna izango da. Lagatzu euskara elkarteak antolatuta, ikuskizuna 18:00etan izango da kiroldegian eta oraindik sarrerak daude salgai. Sarrerak www.zamudio.eus webgunean, jardueren eta bonoen atalean, eskuratu daitezke zortzi euroan.