Sener taldeak merkatu aeroespazialera begirako instalazioa zabalduko du Zamudion, eta gaur lehen harria ipini dute bertan. Ekitaldian parte hartu dute Andres Sendagortak eta Jorge Sendagortak, taldearen presidenteak eta CEOk hain zuzen, Iñigo Urkullu lehendakariak, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Lander Aretxabaleta Zamudioko alkateak. Instalazioa 2025eko amaierako egongo da amaituta eta bertan 25 milioi euroko hasierako inbertsioa egingo da. Konpainiak 30.000 metro karratuko azalera erosi du eta han merkatu aeroespazialari lotutako industria-ekoizpenaren zentroa eta ingeniaritza-zerbitzuak jarriko dira.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).