Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, zapatuan, 70.000 lagun baino gehiago batu ziren Bilbon, azken hilabeteetan euskararen normalizazioaren kontra emandako epaiak salatzeko. Herritarrekin batera, alderdi politikoen, sindikatuen eta euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten erakundeen ordezkariek hartu zuten parte. Idurre Eskisabel Kontseiluko ordezkariak akordio soziopolitiko berria eskatu du, euskararen aurkako oldarraldiari aurre egiteko eta etorkizuna bermatzeko urratsak egiteko.