Baserriko produkturik onenak Zamudion

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 6a, 13:49

Euskal nekazaritza- eta artisautza-produkturik onenak eta txokolaterik eta gozokirik onenak Zamudion batu dira asteburuan. Azokan 90 postu baino gehiago ipini dira eta, besteak beste, barazkiak, fruta, gazta, txakolina, eztia eta euskal pastela erosi ahal izan dira bertan, baita artisauek egindako lanak ere. Gainera, Euskadiko Limusin Ganadu Txapelketa egin da 29. aldiz. 

Bestalde, azokaren baitan hainbat ekintza egin dira, esaterako, limusin-katxopoa dastatzea, Idiazabal gazta eta txakolina dastatzea, azalpenak eta guzti, eta Puro Relajo taldearen kontzertua.