Sanmartinak gozatzeko prest

a: Instagram Ugerda 2023ko aza. 8a, 12:16

Zamudioztarrek San Martin jaiak gozatuko dituzte azaroaren 10etik 13ra bitartean. Ohikoa denez, Zamudioko Udalak eta Eguraldi Ona jai-batzordeak adin guztietako herritarrek gozatzeko moduko jai-egitaraua prestatu dute, eta lau egunean zehar, besteak beste, musika, tailerrak eta dantzak izango dituzte bertan.

Txupinazoa arratsaldean izango den arren, bariku goizean tailerrak izango dira Kultura Etxean. Pregoia Eileen Mesa arraunlari zamudioztarrak botako du, eta haren ostean gozokiak banatuko dira eta kalejiran irtengo da Bertoko soinu-tresnen elkarteak eta Gazte Elai taldeak girotua.

Zapatu goizean, zirku-tailerra egingo da frontoian, eta bertan ere herri-bazkaria izango da eguerdian: bakoitzak bere jatekoa eraman beharko du. Ondoren, koadrilentzako bingo musikatua egongo da. Zamudioko Kamara Koralarekin batera, Zeharka Flute txirula-taldeak kontzertua egingo da arratsaldean, elizan, eta gauean talde hauek igoko dira Sabino Arana plazako agertokira: Ugerda eta Miserabliak. Haien ondoren dj batek ipiniko du musika.

Bestalde, mezaren ostean kopaua eskainiko da elizpean, eta zumba eta euskal zumba saioak egingo dira Kultura Etxean. Arratsaldean, Hiru Bat dantza-taldeak euskal dantzen agerraldia egingo du frontoian, eta eguna biribiltzeko, Sabino Arana plazan dantza-saioa izango da Eingo dantza-taldeak gidatuta. Jaiei amaiera emateko, karta-txapelketa antolatu da astelehenerako. Arratsaldean izango da Adintsuen Etxean eta gutxienez bikote bakoitzeko kide batek Zamudion erroldatuta izan beharko du”.

 

Eraso sexistarik ez

Aurreko urteetan eta jaietan moduan, eraso sexistarik gabeko jaien alde egingo dute aurtengo sanmartinetan. Horrela, barikuan eta zapatuan, 22:00etatik 01:00etara, puntu morea egongo da jai-esparruaren aurrean eta bertan informazioa eta laguntza ipiniko da herritarren eskura. Horrezaz gainera, eraso sexistarik jasanez edo ikusiz gero, brigada feministaren kideengana jo ahalko da (zapi morea jantziko dute); edo 633 918 561 telefono-zenbakira deitu, 22:00etatik 10:00etara. Gainera, SOS Deiakera deitu ahal da: 112; eta Eusko Jaurlaritzaren arreta-zerbitzu espezializatura 900 840 111 (24 orduan). Komunikatzeko arazoak dituzten pertsonek sms bat idatzi ahal dute 600 123 112 telefono-zenbakira. Jaietan arazo matxistarik gertatzen bada, Zamudioko Udalak eta Zapata Gorriak herriko elkarte feministak adostutako protokoloa ipiniko da martxan.

Azaroak 10, barikua

11:00 Tailerrak, Kultura Etxean (eguraldi txarra bada, frontoian).

19:00 Txupinazoa eta pregoia, Eileen Mesaren eskutik, Sabino Arana plazan.

Gozokiak.

Kalejira, Bertoko soinu-tresnen elkarteak eta Gazte Elai taldeak girotua.

 

Azaroak 11, zapatua

12:00 Zirku-tailerra, frontoian.

12:00 Meza.

15:00 Herri-bazkaria, frontoian.

Bingo musikatua, koadrilentzat.

19:00 San Martin XXXV. Kontzertua, San Martin elizan: Zeharka Flute + Zamudioko Kamara Korala.

19.00 Xaukena elektrotxaranga.

22:30 Kontzertuak, Sabino Arana plazan: Ugerda + Miserabliak + Dj.

 

Azaroak 12, domeka

11:00 Meza nagusia eta kopaua, elizpean.

12:00-13:00 Zumba saioa, Kultura Etxean ((eguraldi txarra bada, frontoian).

13:00-14:00 Euskal zumba, Kultura Etxean ((eguraldi txarra bada, frontoian).

17:30 Euskal dantzak, frontoian, Hiru Bat taldearen eskutik.

19:00 Eingo dantza egiteko taldea, Sabino Arana plazan.

 

Azaroak 13, astelehena

16:00 Karta-txapelketa, Adintsuen Etxean.

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).