Azaroak 25 Zamudion

Aikor aldizkaria 2023ko azaroaren 22a

Zapatuan, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izango da, eta Zamudion ekintzak antolatu dituzte dataren harira. Horrela, barikuan, azaroak 24, berdintasunaren aldeko Hama tailerra egingo dute Gaztestazioan, 18:00etan; eta zapatu goizean, 11:30ean, Sestremeneko kobazuloa ipuina irakurriko du Mikel Susperregi ipuin-kontalariak. Bestalde, 12:00etan, elkarretaratzea egingo da Sabino Arana plazan, udalak antolatuta; eta 13:00etan, indarkeria matxistaren aurkako bitrinaren aurrean, Leizaola plazan, Zapata Gorriak eta Lagunandre taldeek deituta.

Beste aldetik, domekarako, azaroak 26, Berdintasunaren aldeko I. Familiarteko Martxa antolatu du udalak. Martxa 11:00etan irtengo da Sabino Arana plazatik. Ibilaldiaren amaieran, 12:30ean, emakumezkoen herri kirolen erakustaldia izango da Sabino Arana plazan; eta eguraldi txarra eginez gero, frontoian.