Zamudiok bi gazte kontratatuko ditu “Lehen esperientzia” programaren bidez

a: Fauxels (Pexels) 2023ko aza. 22a, 14:35

Zamudioko Udalak jakinarazi duen moduan, bi gazte langabe kontratatuko ditu administrazio eta arkitektura arloetarako. Udalak soldata-kostuen guztikoaren % 50eko dirulaguntza jasoko du, NextGeneration funtsekin finantzatutako “Lehen esperientzia” programaren barruan. Eskaintzak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen ditu eta curriculumak abenduaren 3ra arte aurkeztu daitezke.

Kasu bietan, praktikaldiko kontratua egingo da, 12 hilabetean eta jardunaldiaren % 100ean. Aurreikusitakoaren arabera, kontratazioa 2023ko abenduaren amaieran egingo da. Lanpostu bietarako eskatzen diren betebeharrak hauek dira: 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherakoa izatea, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izatea, landabezian egotea, eta Lanbiden enplegu-eskatzaile moduan egotea. Bestalde, arkitekto lanposturako hautagaiek Arkitektura Gradua izan behar dute; eta Administrazio Orokorrerako hautagaiek, Zuzenbideko Gradua, Enpresen Administrazioko Gradua edo zerikusia duena.

Lan-eskaintzak Lanbidek kudeatuko ditu parekatze automatikoen bidez eta bere webgunearen bitartez. Informazio gehiagorako, EGAZ Txorierrira jo daiteke: 944 536 370.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).