Bihar, azaroak 25, Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketaren finalak jokatuko dira Ortuellako udal-pilotalekuan. Xabier Atxutegi zamudioztarrak Gazteak 3. Mailaren finala jokatuko du bertan, Gomez bikotekide izango duela. Pilotariak Bidebieta taldean dabiltza eta bihar Olaburu 6ko Solagurenen eta Ortiz de Zarateren aurka arituko dira. Gainerako partidak hauek dira: Markina Akarregiren aurka, Kadeteak 2. Mailan; Itsasalde Lagun Artearen aurka, Nagusiak 4. Mailan; eta Lemoa Gallartaren aurka, Nagusiak 3. Mailan.