Xabier Atxutegi, Bizkaiko txapelduna

Aikor aldizkaria 2023ko azaroaren 27a

Zapatuan, azaroak 25, Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketaren finalak jokatu ziren Ortuellako udal-pilotalekuan, eta Xabier Atxutegi zamudioztarrak txapela lortu zuen bertan, Gomez bikotekidea zuela, Solagureni eta Ortiz de Zarateri 20 eta 22 irabazita. Atxutegi eta Gomez Bidebieta klubeko pilotariak dira; eta arerioak, Olaburu 6ko pilotariak.