Irteera Zamudion, Gasteizko Big Karting-era

a: Tima Miroshnichenko (Pexels) 2023ko abe. 6a, 09:41

Zamudio Racing Elkarteak irteera antolatu du Gasteizko Big Karting-era. Hamabi urtetik hemezortzi urteko gazte zamudioztarrentzako eta elkartearen bazkideentzako ekintza da eta parte-hartzaileek gutxienez 1,25 m luze izan behar dute. Leku mugatua dago eta izena ematea zamudioracingelkartea@gmail.com helbide elektronikora idatzita egin daiteke, edo Gaztestazioan. Irteera goizean egingo da, 08:30etik 17:00etara, eta arratsaldean ere zenbait ekintza izango dira udal-frontoiaren alboko aparkalekuan, hala nola scalextrica, simuladoreak eta gidatzeko ikastaroak.