Bestalde, 17:00etatik 19:00etara scalextric-a eta simuladoreak izango dira frontoian, eta gidatze-ikastaroa, Pinoan, egoera arriskutsuen aurreran nola jokatu ikasteko; ikastaroan edonork hartu dezake parte.
Bestalde, domekan, abenduak 17, Zamudioko Slaloma egingo da Torrelarragoiti industrialdean. Proba 15. aldiz egingo da eta puntuagarria izango da Euskal Herriko Txapelketarako. Trebetasun-proba izango da eta 21 gidari arituko dira bertan. Zamudio Racing Elkartearen ordezkariek adierazi dutenez, asteburua motorraren festa izatea nahi dute, eta zamudioztarrak zein bisitariak antolatutako ekintzak gozatzera animatu daitezen.