Zamudiok bi begirale kontratatuko ditu Ludotekarako

Aikor aldizkaria 2023ko abe. 20a, 09:40

Kontratua abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egingo diete, eta lan-jardunaldia astelehenetik barikura izango da, 09:30etik 14:00etara. Lan-eskaintzak EGAZ Txorierrik kudeatuko ditu eta izena ematea abenduaren 22ra arte egin daiteke.

Hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte: aisialdiko begiralearen titulua izatea, edo Magisteritzako Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntza; gutxienez euskararen B2 titulua; eta delitu sexualaren ziurtagiria eguneratuta izatea. Izena ematea www.egaz.eus webgunean egin daiteke, 944 536 370 telefono-zenbakira deituta, edo EGAZ Txorierriko egoitzan bertan: Txorierri Etorbidea 46, 13A Sondika (09:00etatik 14:00etara).