Bestalde, hamarren gutxiko aldea egon zen bigarren, hirugarren eta laugarren postuan gelditu ziren parte-hartzaileen artean, guztiek proba segundo berean amaitu zuten eta. Hauek dira hurrenez hurren: Eneko Correia, Mikel Urionabarrenetxea eta Dani Correia.
Junior kategoriako onena Iosu Alberdi izan zen, eta lehenengo mailaren irabazlea, Asier del Pozo. Bigarren mailarik ez zen egon, eta hirugarren mailako irabazlea Eneko Correia izan zen; eta laugarren mailarena, Asier Tejado. Egindako denborarik onena hau izan zen: 01:03.592, eta Tejadok egin zuen. Guztira lau txanda egin ziren, eta saioan 20 gidarik hartu zuten parte: Bizkaikoak, Gipuzkoakoak, Arabakoak eta Kantabriakoak.
Aurreko egunean ere, zapatuan, zenbait ekitaldi izan ziren Zamudio Racing Elkartearen eskutik. Goizean, Gasteizko Big Karting-era joan ziren 50 lagun inguru, eta arratsaldean, scalextric-a eta simuladoreak izan ziren frontoian, eta gidatze-ikastaroa, Pinoan. Antolatzaileen esanetan, giro polita izan zen eta zaleen eta herritarren erantzunak ekintzak egiten jarraitzeko gogoa ekarri die. Baita aurretik egindakoak berriro egiteko gogoa ere; adibidez, bertso-rallya.