Bodyfitness ikastaroa Zamudion

a: Pexels 2024ko urt. 17a, 10:37

Zamudioko Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, Bodyfitness ikastaro berria eskainiko da urtarrilaren 23tik aurrera. Ikastaroa martitzenetan eta eguenetan, 19:00etatik 20:00etara egingo da Kultura Etxeko gimnasioan, eta izena emateko epea barikura arte, urtarrilak 19, egongo da zabalik.

Ikastaroak 17,63 euro balio ditu 18 urtetik gorako erroldatuentzat, eta ordaindu daiteke udal-webgunearen bidez, ADI Zamudio udal-aplikazioa erabilita edo udaletxean bertan, banku-txartelaren bidez. Bestalde, euren izaera behar bezala justifikatuz gero, deskontua izateko eskubidea izango dute 65 urtetik beherako pentsiodunek, langabetuek, oinarrizko errenta jasotzen dutenek eta familia ugarietako kideek. Horiek 18 urtetik beherakoen tasa ordainduko dute: 13,46 euro.