Matxismoak eraildako emakumeei omenaldia Zamudion

Aikor aldizkaria 2024ko urtarrilaren 24a

Urtero moduan, eta Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak antolatuta, bihar, urtarrilak 25, omenaldia egingo diete matxismoak 2023an eraildako emakumeei. Ekitaldia 19:00etan izango da Leizaola Plazan, indarkeria matxistaren kontrako bitrinaren aurrean. Berdintasun Ministerioaren datu ofizialen arabera, indarkeria matxistak 55 emakume hil zituen iaz Estatuan; 2022n baino sei emakume gehiago. Gainera, bi neskato ere hil zituzten.