Otsailaren 8ra arte izena eman daiteke Zamudioko Inauterietan

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 24a, 10:35

Inauteriak otsailaren 10ean ospatuko dituzte Zamudion, eta arratsaldeko 6,30etik aurrera hainbat ekintzaz gozatzeko aukera egongo da herrian, hala nola desfileaz, magiaz eta musikaz. Mozorro-txapelketa ere egongo da. Lau kategoria izango dira: sei urtera arte, 6 urtetik 12 urtera bitartean, 12 urtetik 18 urtera bitartean, eta 18 urtetik gora; eta kategoria bakoitzeko Zamudioko Udalak hiru sari emango ditu: 80 euro, irabazlearentzat; 60 euro, bigarrenarentzat; eta 40 euro, hirugarrenarentzat. Izena ematea otsailaren 8ra arte egin daiteke udaletxean, Gaztestazioan edo Ludotekan.

Txapelketan banaka zein taldeka hartu daiteke parte, baina taldekideak adin ezberdinetakoak badira, taldekide nagusiaren kategorian lehiatuko dira. Parte-hartzailek izen artistiko originala pentsatu beharko dute, eta emanaldiak minutu bat iraun beharko du. Emanaldia abesti batek lagunduta eginez gero, izena ematean zehaztu beharko da, eta emanaldia abestiaren lehenengo minuturako prestatu.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).