Ipuin-saioa bihar, urtarrilak 27, izango da 11:30ean, Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hiru urtetik gorakoentzako saioa da, eta Iranen eta Afrikan gertatzen diren istorioen bidez azalduko da biotopoa nola sortzen eta zaintzen den, animalia-espezie asko egotearen garrantzia zein den eta transgenikoen arriskua zein den. Izena ematea liburutegian bertan egin daiteke, 944 520 204 telefono-zenbakira deituta, edo udalliburutegia@zamudio.eus helbide elektronikora mezua bidalita.