Sasimartxo Zamudion

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 30a, 09:28

Arroeta Zamudioko mendi-taldeak eta udalak antolatuta, domekan, otsailak 4, Sasimartxo ospatuko dute. Hitzordua Sabino Arana plazan ipini dute, eta parte-hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran: 12 kilometroko ibilbidea ala zortzi kilometrokoa. Gainera, hamaiketakoa egongo da Arbolantxa kalean.

Hamabi kilometroko ibilbidea egingo dutenek 08:30ean dute hitzordua, Sabino Arana plazan. Hurrengo ibilbide hau egingo dute: Zamudio – Pinoa – Ganguren – Vivero – Lobaga – Sandoni – Ugaldeguren – Zamudio. Bestalde, zortzi kilometro ibilbidea egingo dutenak 09:30ean irtengo dira esandako plazatik, eta ibilbide hau egingo dute: Zamudio – Pinoa – Aranoltza – Sandoni – Galbarriatu – Ugaldeguren – Zamudio. Basa dela eta, antolatzaileek egin dute botak, mendiko arropa eta makila eramateko gomendioa. Gainera, ibilbide luzeari dagokionez, praka luzeak janzteko gomendioa ere egin dute, sasiak egon daitezkeelako.

Bestalde, 12:30etik aurrera hamaiketakoa egongo da Arbolantxa kalean. Jan-edanerako txartelak domekan bertan ipiniko dira salgai: taloak bi euro balioko ditu; eta edariak, euro bat.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).