Lehiaketa otsailaren 10ean egingo dute Inauterien egitarauaren baitan, eta izena ematea otsailaren 8ra arte egongo da zabalik. Izena ematea udaletxean bertan egin ahalko da edo ADI aplikazioaren bitartez. Lehiaketara ogizko tostadak zein kremazko tostadak aurkeztu ahalko dira. Ogizko tostadak egiteko, erabiliko dira ogia, esnea, kanela, azukrea, irina eta arrautza; eta kremazko tostadak egiteko, esnea, irina, azukrea, arrautza eta olioa. Hiru sari emango dira: irabazleak 80 euro jasoko ditu; bigarrenak, 60 euro; eta hirugarrenak, 40 euro.