Hainbat ekintza Zamudion, Inauteriez gozatzeko

Aikor aldizkaria 2024ko ots. 6a, 12:04

Zamudion, motorrak otsailaren 8an eta 9an berotuko dituzte, Ludotekan Veneziako maskarak egingo dituzte eta. Nolanahi ere, Inauterien egun nagusia hurrengo egunean, otsailak 10, izango da. Goizeko 11,30ean mozorro tailerra egingo da liburutegian, eta 17:30ean, tostada-lehiaketa Adintsuen Etxean. Jarraian, dantza-saioa izango da eta tostadak banatuko dira. “Zu izar” mozorro-lehiaketa 18:30ean izango da Agirre Lehendakariaren plazan; gainera, ekintza Dj batek girotuko du 21:30ak arte.

Txapelketan, lau kategoria izango dira: sei urtera arte, 6 urtetik 12 urtera bitartean, 12 urtetik 18 urtera bitartean, eta 18 urtetik gora. Kategoria bakoitzeko Zamudioko Udalak hiru sari emango ditu: 80 euro, irabazlearentzat; 60 euro, bigarrenarentzat; eta 40 euro, hirugarrenarentzat. Izena ematea otsailaren 8ra arte egin daiteke udaletxean, Gaztestazioan edo Ludotekan. Txapelketan banaka zein taldeka hartu daiteke parte, baina taldekideak adin ezberdinetakoak badira, taldekide nagusiaren kategorian lehiatuko dira. Parte-hartzailek izen artistiko originala pentsatu beharko dute, eta emanaldiak minutu bat iraun beharko du. Emanaldia abesti batek lagunduta eginez gero, izena ematean zehaztu beharko da, eta emanaldia abestiaren lehenengo minuturako prestatu. Bestalde, 19:30ean tostadak izango da dira Gaztestazioan, eta 20:00etatik 00:00etara erromeria egongo da Agirre Lehendakariaren plazan, Lehian taldearen eskutik. Azkenik, otsailaren 16an eta 17an mozorro-lehiaketa eta Photocall-a izango dira Gaztestazioan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).