“Poztasun handia ekarri dit urrezko intsignia jasotzeak. Izan ere, normalean klub handien lana goraipatzen da eta ahaztu egiten dira txikiak garenokin. Urte askoko lana egin dugu Iraultzan eta hori aintzat hartzea pozgarria da oso”. Urrezko intsignia berari eman dioten arren, Txelik adierazi du talde osoaren saria dela. “Ni klubaren presidentea naiz, baina Iraultzan lan itzela egiten duten lagun asko daude; «sukaldeko lana» egiten dute. Hortaz, meritua guztiona da”.
Ekitaldia atzo egin zuten Bilboko Carlton hotelean, eta bertan izan ziren, besteak beste, Angel Maria Villar, Espainiako Futbol Federazioaren presidente ohia eta FIFAren eta UEFAren presidenteorde ohia; eta Fernando Mardones, Bizkaiko Futbol Federazioaren presidentea.