Euskararen aldeko lasterketa martxoaren 14an irtengo da Irundik, eta, Euskal Herri osotik igaro ostean, martxoaren 24an ailegatuko da Baionara. Txorierri hiru egun lehenago, martxoaren 21ean, zeharkatuko du. Erandiogoikotik sartu, eta handik Larrabetzura abiatuko da, bidea Galdakaotik jarraitzeko. Derioko Txepetxa AEK-k martxoaren 1ean aurkeztuko du KORRIKA, eta bertan aurtengo edizioaren zehetasunak azalduko dituzte. Era berean, Txorierrin KORRIKAri lotuta egingo diren kultura-ekintzen berri emango dute. Aurkezpena 19:00etan izango da Zamudioko Kultur Etxean.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).