Asteburuan Emakumeen Egunari lotutako ekintzak hasiko dira Zamudion, Zapata Gorriakek antolatuta

a: Zapata Gorriak 2024ko ots. 29a, 12:17
a: Zapata Gorriak

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak zenbait ekintza antolatu ditu datozen egunetarako, eguna aldarrikatzeko. Zapatuan, otsailak 2, emakume sortzaileen azoka egingo da Nekazamudio azokaren baitan. Ohiko produktuez gainera, zortzi emakume sortzaileren lana ikusgai eta salgai ipiniko da azokan.

Era berean, “Lau haizetara: emakumeak gara, feministak gara” lelopean, banderatxo morez apainduko dituzte herria, dendak eta tabernak. Lagunandre elkarteko produktuak ere salgai egongo dira azokan, baita KORRIKAren materiala.

Beste aldetik, martxoaren 7an, 19:00etan, Maitena Monroyren Autodefensa feminista, nas allá de aprender a decir no liburua aurkeztuko da Zamudiotorren; gainera, liburua zozkatuko da. Hurrengo egunean, martxoak 8, bilduko dira Leizaola plazan, indarkeria matxistaren kontrako bitrinaren aurrean, 19:00etan. Manifestazioa ere egingo dute herritik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).