Urrezko talde-lana

Aikor aldizkaria 2024ko apirilaren 2a

Karlos Hormaetxe Txali, Iraultzaren presidentea

Bizkaiko Futbol Federazioak urrezko intsignia eman zion Karlos Hormaetxe Latxaga Txaliri, “bere lanagatik eta Bizkaiko futbolari egindako ekarpenagatik”. Izan ere, Txali Zamudioko Iraultza futbol-taldearen presidentea da 1982. urtetik hona, eta hango jokalaria ere izan da. Saria poztasunez hartu zuen arren, hura talde osoarena dela utzi zuen argi. Errekalde futbol-zelaian izan gara berarekin solasaldian eta elkarrizketa laster irakurgai izango da Aikor! aldizkarian eta webgunean.