Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak ardoa dastatzeko ikastaroa antolatu du apirilaren 18rako eta 19rako. Ikastaroa 19:00etatik 21:00etara egingo dute Baserri Antzokian, eta aurten 20. edizioa beteko da. Euskara elkartearen bazkideek eta berbalagunek 10 euro ordaindu beharko dituzte ikastaroan parte hartzeko; gainerakoek, 15 euro. Izena emateko, whatasappa bidali daiteke 747 487 094 telefono-zenbakira, edo lagatzu@lagatzu.org helbide elektronikora idatzi.