Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo, maiatzak 9, 66 urteko gizon bat istripuz hil zen Mañarian, eskalatzen ari zela. Istripua 12:30ak aldera izan zen Arrueta auzotik gertu, eta hara erreskate-zerbitzuetako langileak joan ziren. Azaldu moduan, eskalatzailea ezagutzen ez diren arrazoiengatik erori zen, zintzilik gelditu, eta konortea galdu zuen. “Politraumatismo larriak izan ditu, eta erreskatatu ondoren, osasun-zerbitzuek artatu dute, baina, zoritxarrez, bertan hil da”. Hildakoa da Javier Mugarra zamudiotarra, suhiltzaile jubilatua. Esperientzia handiko eskalatzailea eta mendizalea zen Mugarra, eta hainbat espediziotan parte hartu zuen, hala nola Pirinioetan, Alpeetan, Yosemiten eta Karakorum mendilerroan.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).