Uda programan izena emateko epa zabaldu da Zamudion

Aikor aldizkaria 2024ko mai. 13a, 13:54

Izena ematea gaur, maiatzak 13, zabaldu da eta hilaren 31ra arte egin ahalko da. Alde batetik, Udako Haurgunea egongo da ekainaren 24tik abuztuaren 2ra, hiru urtetik bost urtera bitarteko umeentzat; eta bestetik, Uda, sei urtetik 12 urtera bitartekoentzat.

Uda programaren baitan, futbol-, basket-, multikirola- eta ingeles-kanpusak egingo dira ekainaren 24tik uztailaren 12ra. Horrezaz gainera, Uda Txikiak izango dira uztailaren 15etik abuztuaren 2ra, eta aste bakoitzean txango bat egingo da. Udako Haurgunea zein Uda programa 15 euro balio ditu asteko, eta 10 euro, familia ugarien, guraso bakarreko familien eta oinarrizko errenta jasotzen dutenen kasuan.

Programa biak 08:30etik 14:30era izango dira, baina familia-kontziliazioa errazteko, aukera egongo da 16:30era arte egoteko. Prezioa da 40 euro asteko, baina familia ugariek, guraso bakarreko familiek eta oinarrizko errenta jasotzen dutenek 30 euro ordainduko dituzte. Izena ematea udaletxean bertan egin daiteke, ADI app bidez edo www.zamudio.eus webgunean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).