Perretxikotara joateko irteera antolatu du Zizegorrik

Aikor aldizkaria 2024ko maiatzaren 21a

Zizegorri Zamudioko mikologia elkarteak irteera antolatu du ekainaren 1erako. Zamudioztarrak Urbasara joango dira perretxikotara. Irteerak 20 euro balio ditu eta prezioaren barne daude autobusa eta hamaiketakoa; hala ere, doako irteera izango da umeentzat. Gainera, adierazi dute artzain-gazta erosteko aukera egongo dela. Leku mugatua dagoenez, izena eman behar da 658 746 537 telefono-zenbakira deituta edo whatsappa bidalita edo zizegorri@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Ekainaren 1ean, 07:30ean aterako dira Kolitza aparkalekutik; Zamudiora 19:00etan itzuliko dira.