Musika eta txitxi-burruntzia Zamudion, San Joan bezperako ospakizunean

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 19a, 14:03

Ohikoa den moduan, musika eta txitxi-burruntzia protagonistak izango dira Zamudion ekainaren 23an, San Joan bezperako suari lotutako ospakizunean. Adin guztietako herritarrek disfrutatzeko moduko egitaraua antolatu da, eta ekintzak Bidekoetxe parkean izango dira; eguraldi txarra izanez gero, Agirre Lehendakaria plazako karpapean.

Dj Pacok San Joan bezpera girotuko du 19:00etatik 20:00ak arte, eta sua 19:30ean piztuko da. Txitxi-burruntzia 19:30etik aurrera dastatu ahalko da. Bestalde, talo eta edari bakoitza euro baten truke zerbitzatuko dira. Batzen den dirua BioCrucesera eta Elikagaien Bankura bidaratuko da.