Madalenetara eta Antzar Egunera joateko autobusa Zamudion

Aikor aldizkaria 2024ko uzt. 2a, 11:16

Zamudioko Udalak autobus-zerbitzua ipiniko du, uztailaren 22an Elantxobera, Madalenetara, joateko, eta irailaren 5ean Lekeitiora, Antzar Egunera, joateko. Hamasei urtetik gorakoentzako zerbitzua da, eta joan-etorri bakoitzak zazpi euro balio ditu. Izena ematea www.zamudio.eus webgunean edo udaletxean bertan egin daiteke, uztailaren 8tik 18ra Madalenetara joateko, eta abuztuaren 16tik 30era Antzar Egunera joateko.