Udako saskiak zozkatuko dituzte Zamudioko saltokiek

Aikor aldizkaria 2024ko uzt. 5a, 12:27

Bizi Zamudio elkartearen barruan dauden dendek eta establezimenduek udako saskiak zozkatuko dituzte bezeroen artean. Erosketa bakoitzeko txartel bat jasoko du erosleak eta dendan bertan egongo den kutxan sartu beharko du. Txartelak uztailaren 15era arte banatuko dira eta zozketa hurrengo egunean, uztailak 16, egingo da. Saltoki bakoitzak produktuz eta opariz betetako saskia zozkatuko du.