Athleticek lortutako 25. Kopa ikusgai izango da talde zuri-gorriak hitzarmena duen kluben instalazioetan. SD Zamudio talde horietako bat da, eta, hortaz, kopa ikusgai izango da eguenean, irailak 12, Gazituaga futbol zelaian. Zaleek kopa ikusi eta argazkiak egin ahalko dituzte 16:00etatik 19:00etara. Sondika Kirol Klubak ere hitzarmena du Athleticekin, eta Kopa Basozabalen izango da ikusgai barikuan, irailak 13, 16:00etatik 19:00etara.