Udalaren hitzetan, arratoiak akabatzeko tratamenduak egiten dituzte aldian-aldian herriko inguru guztietan. “Baina arratoi-kopuruak gora egin du Bizkaia osoan, eta horregatik, udala tratamendu berriak egiten dabil”. Azaldutakoaren arabera, tratamenduak indartzen dabiltza edukiontzien inguruetan eta lorategietan; hala ere, “azken leku horietan ezin da arratoi-tranparik ipini, maskotekin istripurik gertatu ez daitezen”. Era berean, sare elektrikoa eta estolderiarena erabiltzen dira arratoi-botika ipintzeko. “Gainera, saneamendu-sarean makina automatiko bi ipini dira, arratoi-botiken osagarri; makina horriek, pozoi gehiago jaten den lekuetara joango dira, bertan arratoi gehiago dagoelakoan”.