500 lagun batu ziren Zikloturistan

a: Zamudioko Udala 2024ko ira. 24a, 08:47

Zamudioko Zikloturistaren 35. edizioa egin zen zapatuan, irailak 21, udalak antolatuta. Azken horrek adierazi duenez, txirrindularitza-ekintzan 500 lagun inguruk hartu zuten parte, eta 50 pertsona ibili ziren boluntario. Ibilbide bi izan ziren –bata, luzea, eta bestea, laburra–, eta horiek amaituta, umeentzako tailerrak, bazkaria eta diskofesta izan ziren.