Autodefentsa feminista tailerra Zamudion

Aikor aldizkaria 2024ko urriaren 2a

Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak urriaren 26rako antolatu du autodefentsa feminista tailerra. Hori Maitena Monroyk, indarkeria matxistan adituak, gidatuko du, eta 10:00etatik 14:00etara izango da Kultur Etxeko gimnasioan. Monroyk hainbat tresna ipiniko ditu parte-hartzaileen eskura, fisiko denetik harago, indarkeria matxista zer den identifikatu dezaten eta hari aurre egin diezaioten. Izena emateko, zapatagorriakzamudio@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke, edo 633 196 014 telefono-zenbakira deitu.