Zehatz-mehatz, hauek dira egitasmoaren bidez hobetu nahi diren herriguneko hiru eremuak: Sabino Arana plaza eta hori eta Mikel Zarate plaza eta ingurua lotzen dituzten sarbideak; Leizaola Lehendakaria plaza eta Talleri, Aresti eta Pago kaleak dauden eremua; eta Agirre Lehendakaria plaza eta bere sarbideak. Biharko bileraz gainera, beste bi saio egingo dira urriaren 26an eta azaroaren 16an lehen aipatutako ordutegian eta lekuan. Informazio gehiagorako eta izena emateko: www.parti.zamudio.eus.