Haize-bolada handiak zirela eta, atzo, urriak 6, zuhaitz bat erori zen Santimamiko ermitaren inguruan, Zamudion, eta ermitaren kontra egin zuen. Talkaren ondorioz, ermitako teilatua apurtu zen hainbat kalte sortuz. Suhiltzaileak lekura joan ziren zuhaitza kentzera. Zamudioko Udala kalteen balorazioa egiten dabil, horiek konpontzeko.